Aitor Regillaga eta Martina Aldaia azkarrenak, Ergobian

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 26a, 02:00

Korrika hasten dute askok Ergobiako jaien martxa, la­runbatarekin, Ergobiako Kro­ssean. Atzo osatu zuten, hain zuzen, XI.edizioa, 64 partehartzailerekin. Horietatik az­ka­rrenak Aitor Regillaga tolosarra eta Martina Aldaia do­nostiarra izan ziren, gizonezko eta emakumezkoen kategoriatan, hurrenez hurren. 

Bigarren txapela du Regillagak Ergobian; aurten, 00:30:06eko denbora egin du, iaz baino segundo batzuk gehiago (2017an, 00:29:22). Aldaiak, aldiz, 00:40:25etan osatu zuen 10 kilometroko ibilbidea.

Haien atzetik iritsi ziren Raul Gomez eta Jon Trigueros, gizonezkoetan; eta Iosune Alberdi eta Arantxa Atxukarro, emakumezkoetan. 
Ohitura den bezala, aurreneko bi ergobiarrek ere saria jaso zuten: Izaskun Aran­buruk eta Harkaitz Galarra­gak, hain justu.

Sagardoa nonahi, gaur
Sagardoaren eguna izango da gaurkoa, eta denera, 20 bat sa­gardogile lehiatuko dira txapelaren bila. Txapelketa 11:30e­tan hasiko den arren, probaketa irekiari 12:00etan ekingo zaio. 

Arratsaldean, haurrentzat Txan­txariak ikuskizuna izango da 17:00etan, eta ondoren, herri kirol erakusketak beteko du Ergobiko plaza.

GAURKO EGITARAUA
Sagardo Eguna
10:30
, Meza Nagusia Astigarragako elizan, auzoko hildakoen omenez.
11:30, LVII Sagardo Lehiaketa. Denera 20 bat sagardogile izango dira plazan. Nahi adina sagardo probatzeaz gain, pintxoak ere izango dira. Probaketa beti bezala 12:00etan hasiko da Plazan.
17:00, Txantxariak. Dantza, kanta eta animazioa, gidari dinamizatzaileekin euskeraren erabilera kalean gehiago indartzeko xedearekin. 
Yalderen eskutik, etxeko izozkiak eskainiko dira ume guztientzat.
19:00, Herri kirolak. Momentuko harri txikien harri-jasotzaile onenen arteko VI. txapelketa izango dugu Ergobiko 104 kg harri baldarra tarteko dutela. 100 euroko gainsaria izango du altxaldi marka puskatzen duen orok.
21:00, Afaria plazako karpan. Eta gau giroa animatzeko, Cubatik espreski etorritako Duo Jade bikoteak beren kantak ezagutzera emango dizkigu. Kostillada; menua: entsaladilla rusa, langostinoak, txekor kostilla, edariak, limoi sorbetea, pastelito sorta eta kafea. 
Prezioa: helduek, 23 euro; umeek, 12 euro.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!