Nutrizioa, kirola eta jarduera fisikoa lantzen dituzte Sasoituz-en eta gaur egun, jada, «badakigu guztiz erlazionatuta daudela eta egunerokoan egiten dugun bizimoduan eragina dutela, errendimendu fisikoan barne, noski. Gero eta kondizio fisiko hobeagoa, orduan eta errazagoa da eguneroko bizimodua, eta hor sar daitezke ariketa fisiko nahiko egitea eta elikadura egoki bat mantentzea (beti, norberaren egoeraren arabera egokitua). Bizitza osorako ohitura onuragarriak sortuz eta ezarriz».
Kirol emaitza jakin batzuk lortzeko, prestaketa fisikoa bakoitzari egokitua izatea, indibidualizazioa, da printzipioetako bat. Horretara bideratzen da kirolaria. «Planifikatua, programatua, progresiboa, rebersiblea, helburuen arabera,… Eta batez ere, beti, osasuntsua».
Hau dena aurrera eramateko denboraldiaren zehar kontrol batzuk egin behar dira, «kirol medikuak egingo digun esfortzu probarekin hasita, eta kirolariaren baloreen aldaketak azaltzen direnean hauek berriz baloratzeko, entrenamentu karga eta elikadura moldatzeko». Elikadurak ere eragiten baitu emaitza horiek lortzeko orduan. «Denboraldi hasiera bada edota bukaera, ez da inondik ere elikadura mota berdina, entrenamendu dosien arabera, edota lehiaketa baten aurretik edo hau bukatu ondoren. Gaur egun, elikadura egokitzapena entrenamendua bezela indibiduala da, bakoitzaren egunerokoari egokitua eta honek dakarren gastu energetikoari moldatua».
Behobia-SS lasterketa gainean da, adibidez, eta ze egin behar den baino, ze egin behar ez den argi dago. «Egokia ez dena, horrelako proba bat prestazen 6-8 astez saiatzea da. Guztiz desegokia eta gaur egun oso zabaldua dagoen ideia da. Ez dago denborarik gorputz egokitzapen egokiak eragiteko, baina bai ordea, lesio eta minak sortzeko eremu bihurtzen da. Elikadura aldetik ere berdina esan genezake. Bestalde, horrelako proba bat egin aurretik kirol medikuarekin esfortzu proba bat egitea ondo legoke norberaren gaitasun fisiko eta fisiologikoak nola dauden jakiteko eta era berean zein proba den egokia jakiteko».
«Kirol emaitza bat lortzea denak dugu buruan beti, probak hasi eta bukatzeko intentzioarekin ateratzen baikara gara» diote Sasoituzetik. Horrexegatik planteamentu xumeenak ere behar du bere egokitzapena, fisikoa, fisiologikoa, estrategikoa eta psikologikoa. «Gure ustez eta zalantzarik gabe norberari egokitutako elikadura eta prestaketa fisikoa jarraitzea planteamendu egokiena da kirol probak aurrera modu zuzenean eramateko».
Eguneroko ohiturak (entrenamendu eta elikaduran), ze kirol maila ekartzen duen, lesio historiala, esfortzuari egokitasuna eta disponibilitatea (beste gauza askoren artean) aztertzen dituzte norberari egokitzen zaizkion dieta eta ariketa motak zein diren aholkatzeko. «Honekin zeharo indibidualizatzen dugu bakoitzaren planifikazio eta programaketa».
Orokorrean gero eta gehiago zaintzen gara eta gero eta kirol gehiago egiten da. «Eta hau aurrekari bezala ondo dago. Hurrengo urratsa kirol praktika hau modu egoki batean bidaretzea litzateke kirolariari edota interesa duenari azalpen zuzenak emanez eta batez ere zer ez duen egin behar esanez. Bakoitzari egokitu behar zaiola egin beharko dituen esfortzu dosiak, gomendio errealak eman, entrenamentu prozesuan eta une oro zein diren baten limiteak jakitea kirolaria ez zapuzteko».