Artikutzara bihar, burdinbide zaharretik

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 27a, 02:00

Egun erdiko irteera egingo du Mendiriz Mendik bihar, goizeko 08:30etan Atsegindegitik aterata. Artikutzako sarrera (Eskas) eta Oiartzungo Karrika auzoa lotzen dituen ibilbidea, Artikutzako burdinbide zaharrak erabiltzen zuena, hain zuzen, egingo dute. Denera 12 kilometroko buelta da, eta hiruzpalau ordutan egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!