Izenematea irekita, ikastaroak eman nahi dituzten irakasleentzat

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 25a, 02:00

Ikasturte berrian zehar ikas­ta­roren bat eman nahi lu­keten irakasleek aukera dau­kate, Goizuetako udaletxean izena emateko.
Irailaren 7ra arteko epea izanen dute, izena eman, eta eman nahi duten ikasta­roaren programa aurkezteko. 

Aurkezpena, udaletxean
Abuztua bukatzen ari den ho­netan, ikasturte berriari be­gira lanean hasteko garaia iri­tsi da, eta Goizuetako Udalak ireki du epea, 2018-2019 ikas­turtean zehar ikastaroren bat eman nahi luketen irakasleek proposamenak egin ditzaten.

Hain zuzen, pro­posa­me­nak udaletxean aurkeztu dai­tezke, irailaren 7ra arte. In­teresa daukatenek, izena ema­tearekin batera, udaletxe­an aurkeztu behar dituzte eman nahi duten ikastaro­aren in­guruko hainbat datu: ikas­taroaren inguruko des­kriba­pen zehatz bat, zein ordu­tegitan emanen den, zein prezio izanen duen, ikastur­tean zehar zein iraupen iza­nen duen, nori zuzendua ema­nen den...
Bestalde, ikastaroa ema­nen duten irakasleek bete beharreko baldintza da, au­tonomoa izatea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!