Zer zara, ‘Ahobizi’ edo ‘Belarriprest’?

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 6a, 02:00

Euskaraldiarekin bat egin dute Goizueta eta Aranok, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, hamaika egunez Euskal Herrian euskeraz aritzeko eginen den erronkarekin. Herritarrek bi roletako bat aukeratu ahal izanen dute: Ahobizi, ulertzen duenari euskeraz eginen diona; edo Belarriprest, euskeraz egitea eskatuko duena. «Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin» daitekeela uste dute antolatzaileek, eta horregatik, 16 urtetik gorako herritarrei, tartean goizuetar eta aranoarrei, dei egin diete izena emateko. www.euskaraldia.eus webgunean egin daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!