Triparekin ere gozatzeko filmak, Zinemaldian

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 2a, 02:00

Irailaren 21etik 29ra egingo da Donostiako Zinemaldia, eta tartean, Culinary Zinema saila. Donostia Zinemaldiak eta Basque Culinary Centerrek elkarlanean, zazpi pelikula eta horietan oinarritutako zazpi afari proposatu dituzte. Sarrerak bihar jarriko dira salgai, 70 euroan, pelikulen emanaldi eta afarietarako, www.sansebastianfestival.com webgunean edo Kutxabanken. Pelikulak ikustera bakarrik joateko sarrerak, hilaren 16an jarriko dira salgai, 7,90 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!