Zita oraingo honetan, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 25a, 02:00

Agustin Kardaberazen inguruan proiektua osatzen ari dira Agustin Kardaberaz 3. milurtean izenburuarekin. Eta horren bueltan, bisita gidatuak egiten ari dira Kardaberazen bizitzan garrantzia izan zuten herrietan. Hernanin izan zen duela bi aste, eta gaur Donostian egingo dute. San Telmo Museoaren sarreran jarri dute zita, 17:00etan; bisita debalde izango da. Informazio gehiagorako: cardaveraz@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!