Abuztuaren hasierarekin hasi zuten aurredenboraldia CD Hernaniko futbol saileko Euskal Ligako emakumezkoek, eta hainbat entrenamendu tekniko osatuta, asteartean izan zuten aurreneko lagunartekoa. Hortaz, bigarrena izango dute gaur. Arratsaldeko 15:30etan hasita, Añorga izango dute aurkari, beraien etxean, Rezola zelaian.