Bigarren eskukoa, gaur zortzi

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 25a, 02:00

irailaren hasierarekin ba­te­ra, pixkanaka herria normaltasunean sartzen hasiko da, eta beraz, urteko ohiko jarduerak bueltan izango dira. Bigarren eskuko azoka izango da horietako bat; hileko bigarren larunbatean egiten duten arren, aurreneko zita irailaren 1ean izango da, gaur zortzi. Urbieta kalean jarriko dituzte postuak, 10:30etatik 13:30etara bitarte. Euria egiten badu, aldiz, Atsegindegin izango da. Postua jarri nahi baduzu, deitu: 682 741 366. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!