«Gaur egun neska gehiago gabiltza giza proban mutilak baino»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 25a, 02:00

Argazkian, Emarri Taldea:
Irati Gaztelumendi (Lezo)
Araitz Elgeta (Oiartzun)
Eider Arco (Astigarraga)
Eneritz Arbelaitz (Oiartzun)
Garazi Moreno (Oiartzun)
Marina del Río (Astigarraga-Lezo)
Ane Oskoz (Astigarraga)
Ainhoa Alzugaray (Lesaka)
Olatz Mitxelena (Astigarraga)
Maddi Galdos (Lezo-Oiartzun). 

 

UDARAN zehar Emarri giza proba taldeko neskek era­kus­taldi desberdinak egiten di­tuzte. Orain bospasei urte modan jarri ziren giza proba erakustaldi eta txapelketak, bai­na indartu beharrean ahuldu egin da modalitatea. Zorionez Astigarragako neska taldeak tinko eusten dio herri kirol gogor honi.  

Eneritz Arbelaitz oiar­tzuarra da eta Emarri taldean aritzen da harri tiraka. Nahiz eta taldea Astigarragakoa izan inguruko herrietako neskek ere osatzen dute taldea. «Asti­garragako lau neska daude, Oiartzungo beste hain­beste eta Lezoko bi ere bai. Hamar nes­ka inguru gabiltza tal­dean».

Hori bai, harri tiraka zortzi aritzen dira. Entrenatzaile la­netan azken urteetan Mikel Arri­aga astigartarra egon da, baina aurten «Ibarrako tal­de­aren entrenatzailearekin ga­bil­­­tza, Garikoitz Etxebe­rria­rekin» azaltzen du Eneritzek.

Ibarran ere badago taldea, baina jendez justu dabiltza entrenatzeko, eta zortzi tira­tzaile behar dira. «Ez da beste kiroletan bezela, jende gutxi­agorekin ezin da entrenatu. Horregatik askotan gurekin entrenatzen dute; Ibarra eta gu gaude, baina ezintasun haun­diarekin, osatzeko. Gu baka­rrik gaude jendez nahiko ongi. Hala ere ez da erraza» Arbe­laitzen ustez. 

«Txapelketak desagertu dira, ez dagoelako nahikoa talde»
Txapelketak antolatzeko hiru talde behar dira gutxi­enez eta gaur egun ez daude. Horrek eraman du federa­kuntza Giza Proba txapelketak ezin antolatu izatera. «Oriok taldea eduki izan du, baina orain hiru urtetik ez du talderik. Bizkaian badago Arra­tia ingu­ruan beste talde bat: Harribizi. Aurreko urtean egin zituzten plaza batzuk, baina aurten galdetu genien eta zoritxarrez taldea osatu eta entre­natzeko ezine­an dabil­tza. Esan liteke gaur egun gu ba­karrik gabil­tzala».  Eta gai­nera, ez nahiko luketen bezala, txa­pel­ketetan; baizik eta era­kustalditan. Pena ema­ten die. «Urtetan saiatzen ari gara ea lortze den txapelketak berres­kuratzea, baina ez dugu lor­tzen». 

Hasiera batean mutilen txapelketetan bost-sei talde elkartu ziren eta gaur egun berriz «neska gehiago dabil mutilak baino» dio Eneritzek. «Nik dakidala momentu ho­ne­tan ez dago mutilen talde bat bera ere».

Nahiz eta taldea Astigarragakoa izan, inguruko herrietako neskak ere osatzen dute taldea; guztira, hamar neskek.

Erakustaldiez gain auzo eta herri desberdinetan bertako talde baten aurka lehiatzen dira. «Erakusten diegu kirola, pixka bat entrenatzen dute eta irteten gara bata bestearen kon­­tra. Ereñotzun horrela izan zen eta Osiñagan zaldi­ ba­ten kontra».

Maiatzaz geroztik dabiltza alde batetik bestera erakus­taldiak eginez. «Abuztuko pla­zak itxita ditugu - adierazi zuen uztailean-, nahiz eta as­kotan zaila izan gure opo­rrak eta erakustaldiak uztar­tzea. Batzuetan ezezkoa esan beha­rrean aurkitzen gara, guk ere oporrak hartu behar izaten ditugu-eta». Oiartzungo Ardi­turriko meatzetan egon ziren, Arbizun, Karrantzan...

«Beste urte batzuetan Ergo­biko festetarako deitu izan digute»; aurten, ordea, ez dira bertan izango.

«Azaroan bost urte beteko ditu Emarrik»
Giza probak modan edo jarri ziren garaian sortu zen Ema­rri taldea ia orain bost urte. Hasieratik dabil Eneritz Ar­belaitz. «2013ko azaroan sor­tu zen. Aurretik Ergobikoak ari­tu ziren, baina Oiar­tzun­goak sartu ginenean Ema­rri izena jarri eta sortu genuen. Herri desber­dine­takoak gine­lako jarri genion izen hori».

Urtetik urtera egoten dira joan-etorriak baina bloke nagusia ordundik mantentzen dute. «Bost bagaude hasieratik gabiltzanak». 

550 kiloko harria ibiltzen dute zortzi neskek

Urtarrilean hasi eta urrian bukatzen dute denboraldia.

Giza proban neskek 550 kiloko harria alde batetik bes­tera tiraka eramaten du­te sasoi biziz. «Arautegian txa­­pel­ketetarako 550 kiloko ha­rria erabili behar dela esa­ten da. Guk hori erabil­tzen dugu entre­natzeko eta era­kustaldi guztietan, nahiz eta behin edo behin 600 kilokoa ere erabili izan dugun».

Zortzi tiratzaile dira eta gehienez beraiek ere 550 kilo pisatu behar dituzte, harria bezala. «Kilo horietatik kilo bat pasatzen bagara bi kiloko gain karga jarri behar diogu harriari». 

Santiomendin gora korrika eta kubiertak mugitzen entrenamendu saioak
Neguan Perurenako proba­lekuan entrenatzen dute eta gero udaran harria Asti­garragara jaitsi eta kanpoan, leku irekian, egiten dituzte sai­oak. «Astiga­rragako pla­zan. Bakoitzak gure alde­tik ere entrenatzen dugu beste ki­rolak eginez; bai kirolde­gian, bai korrika, bai bizi­kletan...

«Behin edo behin 600 kiloko harria ere erabili izan dugu»

«Bakoitzak bere aldetik ere entrenatzen du, beste kirol batzuk eginez»

Astigarragan harriaz gain kubiertarekin banaka aritzen gara alde batetik bes­tera. Eta Santiomendiko al­da­pan mal­dak egiten di­tugu korrika».
Denboraldia festekin ba­tera amaitzen da. «Urria buel­tan amaitzen ditugu era­kustaldiak eta gero harri­arekin saiorik egin gabe urta­rrila arte egoten gara. Urta­rrilean ate irekiak anto­latzen ditugu urtero neska eta mu­tilentzat harria probatze­ko. Urtero baten bat animatzen da gero jarraitzeko». 

Orain sasoi betean daude eta abuztua aprobetxatzen dute erakustaldi gehienak egiteko. «Ezezkoren bat esan beharra izaten da, aste­bururo deitzen baitigute erakus­taldiak egiteko». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!