Mundarro elkarteko kirolariak lanean hasi dira; futbolariak bai, behinik behin. Gaur bertan, aurredenboraldiko aurreneko lagunarteko partidua jokatuko du Ohorezko Jubenilen taldeak. Zarkumendegin ariko dira, 10:00etan, Herreraren kontra.
Gaurkoaz gain, bihar eta datozen egunetan ere lagunarteko gehiago jokatuko dituzte elkarteko futbolariek.
Saskibaloiari dagokionez, izenematea irekita dago.
Preferenteak, asteartean
Gaurkoan Ohorezko Jubenilak hasiko dira, eta bihar, Ohorezko Kadeteak. Gorengo taldeak, Preferenteenak, berriz, asteartean jokatuko du aurreneko lagunarteko partidua, eta Zumaian ariko da gainera, kontrarioaren zelaian.
Hurrengo asteburuan talde horiek denek jokatuko dute berriro, eta baina Lehenengo Jubenilen taldeak ere.
Saskibaloi taldeak deia, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei
Bestalde, saskibaloi taldeari dagokionez, kirol hau probatzeko dei egin diete elkartetik, 2001 eta 2006 urte bitartean jaiotakoei. Izena eman edo informazio gehiago jasotzeko, idatzi helbide elektroniko honetara: saskibaloia@astigarragake.com.
MUNDARRO
Futbola - Aurredenboraldia
Abuztuak 25, Ohorezko Jubenila: Mundarro-Herrera, 10:00etan Zarkumendegin.
Abuztuak 26, Ohorezko Kadetea: Mundarro-Hernani, 10:00etan Zarkumendegin.
Abuztuak 28, Preferentea: Zumaiako-Mundarro, 20:00etan Zumaian
Irailak 1, Preferentea: Mundarro-Roteta, 16:00etan Zarkumendegin. Ohorezko Jubenila: Ostadar-Mundarro, 11:00etan Mitxelinen.
Irailak 2, Ohorezko Kadeteak: Mundarro-Euskalduna, 10:00etan Zarkumendegin. Lehenengo Jubenila: Mundarro-Danena, 11:30etan Zarkumendegin.
Irailak 8, Preferentea: Triangularra, Urola, Aloña Mendi eta Mundarroren artean, 17:00etan Zumarragan. Ohorezko Jubenila: Mundarro-Ekintza, 12:00etan Zarkumendegin. Ohorezko Kadetea: Mundarro-Vasconia, 10:00etan Zarkumendegin.