Hiru aste besterik ez dauzkate Hernani Errugbi Elkarteko gizonezko seniorrek indarrak hartu eta gogor entrenatzeko, irailaren 16an hasiko baitute Ohorezko Mailako 2018-2019 denboraldiko Heineken Liga. 2012ko apirilean aurreneko mailara igo zirenetik, bederatzigarren liga izango dute aurtengoa. Eta hasteko, talde aski ezaguna bisitatuko dute: Bartzelona. Baina lehenago, gaur bertan, Mauleren kontrako lagunartekoa jokatuko dute, 17:00etan Landaren.
Ordiziaren kontra berriro ere, 10. jardunaldian
Ohi bezala, zozketa bitartez osatu zuen egutegia Espainiako Errugbi Federazioak uztailaren 25ean. Nahiz eta zorteak agindu, bitxikeriak ere izan dira. Nabarmenena: aurten ere, 10. eta 21. jardunaldietan jokatuko du Hernanik Ordiziaren kontra; joanekoa Ordizian izango da, abenduaren 2an, Euskararen Egunaren atarian. Bueltakoa, Ligako azkenaurreko partidua izango da, eta Landaren jokatuko dute; apirilaren 7an izango da.
Baina hori ez da Ligako euskal derbi bakarra izango. Iaz hiru izan ziren, baina Getxo kategoriaz jaitsi denez, Ordiziaren eta Gernikaren aurkakoak besterik ez dituzte izango hernaniarrek.
Gernikaren aurkako norgehiagokek Hernanin hasiko dute ibilbidea. Zazpigarren jardunaldian izango dute joanekoa, azaroaren 5ean; eta bueltakoa, aldiz, otsailaren 24an izango da, Gernikan.
Hilabeteko atsedenaldia, gero
Hain zuzen, partidu horren ostean izango dute atsedenik luzeena. Lau astez partidurik gabe egon ondoren, martxoaren 24an izango dute 19garren jardunaldiari dagokiona.
Dena den, atsedenaldi luzearen arrazoia ez dira Aste Santuko oporrak, aurrekoetan gertatu izan den bezalaxe. Izan ere, aurten, Aste Santuen aurreko asteburuan bukatuko da Liga, apirilaren 14an, aurreko urtean baino astebete lehenago.
Errege Kopako final laurdenak, aurreneko bueltarekin
Aurten ere, aurreko urteko aldaketari eutsiko diote Errege Kopari dagokioenean. Final laurdenetarako emaitzetarako, Ligako joaneko partiduen emaitzak hartuko dira kontuan, bakoitzak bere multzoko kideekin jokatzen dituen partiduetakoak. Hernaniren kasuan, La Vila eta Gernikaren kontra jokatzen dituzten norgehiagokek balio bikoitza izango dute; alde batetik, Ligako sailkapenerako balioko dute, eta bestetik, Errege Koparako.
Emaitza horiek kontuan hartuta, multzo bakoitzeko onenak pasako dira Errege Kopako semifinaletako partiduetara.
ERREGE KOPA
Final laurdenetako multzoak
1. multzoa: Cisneros, VRAC Valladolid eta Bartzelona.
2. multzoa: Alcobendas, Santboiana eta Burgos.
3. multzoa: La Vila, Hernani eta Gernika.
4. multzoa: Independiente Santander, Ordizia eta El Salvador.
Ligan beraien artean jokatzen dituzten partiduen emaitzak hartuko dira kontutan, eta multzo bakoitzeko onena pasako da semifinaletara.
OHOREZKO MAILA, 2017-2018 DENBORALDIA
Hernaniren egutegia
1. jardunaldia:
Bartzelona-Hernani
Irailak 16
2. jardunaldia:
Hernani-Cisneros
Irailak 23
3. jardunaldia:
La Vila-Hernani
Irailak 30
4. jardunaldia
Hernani-Burgos
Urriak 7
5. jardunaldia:
Hernani-VRAC Valladolid
Urriak 21
6. jardunaldia:
Santboiana-Hernani
Urriak 28
7. jardunaldia:
Hernani-Gernika
Azaroak 5
8. jardunaldia:
Alcobendas-Hernani
Azaroak 11
9. jardunaldia:
Hernani-Independiente
Azaroak 25
10. jardunaldia:
Ordizia-Hernani
Abenduak 2
11. jardunaldia:
Hernani-El Salvador
Abenduak 9
12. jardunaldia:
Hernani-Bartzelona
Abenduak 16
13. jardunaldia:
Cisneros- Hernani
Abenduak 23
14. jardunaldia:
Hernani-La Vila
Urtarrilak 13
15. jardunaldia:
Burgos-Hernani
Urtarrilak 27
16. jardunaldia:
VRAC Valladolid-Hernani
Otsailak 2
17. jardunaldia:
Hernani-Santboiana
Otsailak 17
18. jardunaldia:
Gernika-Hernani
Otsailak 24
19. jardunaldia:
Hernani-Alcobendas
Martxoak 24
20. jardunaldia:
Independiente-Hernani
Martxoak 31
21. jardunaldia:
Hernani-Ordizia
Apirilak 7
22. jardunaldia:
El Salvador-Hernani
Apirilak 14