Festa «onenetsuenak» aurreneko eguna, gaur

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 24a, 02:00

«Ergobiren parerik ez da» dio auzoko abesti kantatuenak, eta hori frogatzen saiatuko dira, beste behin, gaur ha­si­ko diren festan. 

Arratsaldeko 16:00etan bo­tako dute aurreneko etxaferoa, festa «onenetsuenak» has daitezen. Horretarako, omenduaren laguntza izango dute, egunean bertan jakinaraziko dutena.

Haurrentzako ekintzak, jarraitzeko
Aurreneko etxeferoa botata, auzoko haurrek hartuko dute protagonismo osoa. Betiko jolasak izango dira, baita puzgarri eta Apar festa ere. On­do­ren, merienda banatuko dute.

Giza proba, gauez
Lumagorri oilasko-jana izango da afaltzeko, eta ondoren, aterako da zezen suzkoa. 23:30etan hasita, giza-proba izango da; Ergobiko Gira buelta taldea, beste bi astoren aurka lehiatuko da. 

Musikaz blai bukatuko dute eguna, gaueko 00:30etan hasita ordu txikiak arte, DJ Mikel­txiren erritmora. 

 

GAUR


16:00, Jaien hasiera txupinazoarekin. 

Jarraian, haur jolasak adin guztietako umeentzat, partehartzaile guztientzako opariekin. Puzgarriak eta Apar Festa DJ Mikeltxiren musikarekin.

Txokolatea eta txurroekin emango diote bukaera arratsaldeari. Lete-Enea etxeko esku paregabeek prestatuta.

20:00, Basculas Samsoren eskutik, jaietan parte hartuko duten idi eta zaldien pisaketa egingo da plazan.

21:30, Lumagorri oilasko-jatea en­tsalada mistoarekin, gazta, intxaurrak, irasagarra, edariak eta kafea karpan.

23:00, Zezen suzkoa.

23:30, Giza-proba Ergobiko Gira buelta taldea beste bi astoren aurka lehiatuko da.

00:30, DJ Mikeltxi

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!