Beste txapelketa bat jantzi du Paul Ojuel hernaniarrak: Aste Nagusiko esku pelota txapelketakoa, hain zuzen. Oraingo honetan, Mikel Aranguren donostiarra izan zuen lagun. Eskudero-Aranbururi 22-14 irabazita lortu zuten garaipen erabakigarria.
Urtero, Trinitate plazan jokatu ohi da txapelketa hau, Donostiako Aste Nagusiko programa ofizialaren barruan.
Finalerdietan ere, ederki
Erraztasun berarekin irabazi zuten, baita ere, finalerdietan. Orduan, Etxezarreta-Ugalderen kontra egin zuten, eta 22-11 gailendu ziren.
Hernaniarraren estiloa, erabakigarria
Bai finalekoan, baita finalerdiko partiduan ere, Ojuel hernaniarraren estiloa erabakigarria izan da, batez ere, sakeari, erremateari eta pelotak hartzen duen abiadurari dagokionean.
Haiei esker, CD Hernaniko pelota sailak denboraldiko hamahirugarren txapela janztea lortu dute.