Astearteko partiduak zertxobait argitu du Buruz Buruko Txapelketako azkeneko fasea; 30-26 irabazi zion Utergak Endikari, eta beraz, finalerdira sailkatu da zuzenean. Hori horrela, nahikoa izango ditu Barrenetxea IVren kontrako partiduan 27 tanto, Ligaxkako aurreneko postuan sailkatu eta finalerako txartela lortzeko. Finalerdietako txartelak, aldiz, ez daude hain seguru; dena den, Barrenetxea IV hernaniarrak oso zaila dauka: irabazteaz gain, behar duena da Endikak 27 tanto ez egitea edo Urrizak 24 tanto ez egitea.