Abuztuko azkeneko festak izaten dira urtero, eta aurten ere, ez diote zitari hutsik egingo. Bihar emango diote hasiera Portuko San Juan Txiki festei; eguerdiko 12:00etan botako dute aurreneko etxeferoa, baina aurretik, omenaldia egingo diote iaz hil zen Mikel Valdivia ‘Txapete’ auzokideari. Goizeko 11:30etan izango da hori.
Horrez gain, nobedade bat ere izango da aurtengoan: gaur gaueko rock kontzertuak beharrean, Andoni mago argentinarraren ikuskizuna izango da 23:00etan, eta segidan, euskal-mexikar estiloko musika, Puro Relajo taldearen eskutik.
Igandera arte luzatuko da festa, ohi bezala, eta egun horretan bazkari herrikoia izango da. Bertaratu nahi duenak gaur du azkeneko eguna txartela erosteko; Pedro Mari tabernan edo dendan erosi daitezke.
PORTUKO FESTAK
BIHARKO EGITARAUA
10:00, marrazki eta pintura lehiaketa.
11:00-13:00, Haurren parking-a: puzgarriak, parke txikia, ohe elastikoak eta olla.
11:30, Txapeteri lore eskaintza.
12:00, jaien hasiera suzirien jaurtiketarekin. Aldi berean, buruhaundi eta txistularien irteera auzoko txoko guztietan alaitasuna zabalduz.
13:00, Auzoko gazteek egindako marrazkien erakusketa.
16:00-19:00, haurren parking-a.
17:00, Haur jokoak: zaku karrerak, lokotsak, aulki jokoa, ura eta irinaren jokoa, etab.
18:00, Txapeteren omenezko lorontzi lehiaketa.
Ondoren, txokolatada.
20:30, XXVIII. sardin jate herrikoia.
23:00, Necocheatik (Argentina) etorritako Andoni Magoaren saio ikusgarria: Andoni, Magia en Zapatillas.
Ondoren, musika euskal-mexikarra. Puro Relajo talde nafarraren eskutik.