Peñaren egunak puntua, fiestei

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 22a, 02:00

Larunbateko Pobre de miarekin eman zieten bukaera goizuetarrek aurtengo Amabirjin jaiei, Umore Ona Peñaren egunarekin. Eguraldi ederrak eta giro paregabeak lagundu die, aurten ere, fiestak borobiltzen. Larunbatean, gainera, Zikuitz txarangaren bixita ederra jaso zuten; bertan elkartu ziren kide guztiak, duela 25 urte Goizuetan izan zirela ospatzeko. Fiestako argazkiak eta txupinazoko bideoa jaso ditu Kronikak, besteak beste, Felix Loiarte goizuetarraren esker oneko lanari esker.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!