Azkeneko deia, larunbateko txapelketan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 22a, 02:00

Atzera kontaketa hasi da eta seguraski, taldeak dagoeneko hasi dira beroketa-lanekin. Izan ere, larunbatean jokatuko da, beste behin, dispertsioaren aurkako Futbol 7 Txapelketa. Talde askok dagoeneko eman dute izena, baina oraindik bada aukera, azken momentuko fitxaketak egiteko. 

Horiek, azken momentukoek, Garin tabernan edo sare sozialen bidez eman dezakete izena, Facebooken edo Twitte­rren. Hiru aukera daude, la­runbateko jardunaldian parte hartzeko: txapelketan parte hartzea (10 euro); txapelketan eta bazkarian parte hartzea (15 euro); edo bazkarira bakarrik gerturatzea (10 euro).

Egitarau konpletoa, egun osorako
Goizean goizetik hasi, eta egun osorako plana egin dute larunbaterako, urtero bezala. Goizeko 08:30etan jarri dute zita Zubipen, taldeak osatzen hasteko, eta 09:00etan hasiko da txapelketa. Tartean, zenbaki batzuk banatuko dituzte, eta finala baino lehen, zozketa egingo dute: norentzat izango da taldekideekin batera goza­tzeko sagardotegiko otordua?

Eguneko otordua, aldiz, Tilosetan izango da, 14:30etan, eta bazkariari egingo dio segida, Revuelta anaien eta Etxe­besteren kantaldiak.

Bukatzeko, kalebuelta mu­sikatua izango da, herrian zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!