Elio-enea eta Larraburuko lurrak jasoko ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 22a, 02:00

Aspalditik datorren eztaibaida, hain zuzen, Elio-enea eta Larraburu baserrietako lurrena, eta badirudi bukatutzat emango dela. Izan ere, Do­nostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak hala erabakita Astigarragako Udalak laster jasoko ditu: «adierazitako lurrak udal erregistroan izendatuko ditu 37 hektareak (37 futbol-zelai baino gehiago, luzeeran)», azaldu du Udalak prentsa-ohar bidez.

1987tik datorren eztabaida
Oharrak dioenaren arabera, «1987tik datorren eztabaida da, gure herriaren desanexioa hasi zeneko». Herri independente gisa eratu zenetik, «alkate astigartar guztiek Donostiako Udalari idatzia igorri diote Larraburu eta Elio-eneako lurrak emateko». 
Legegintzaldi honetan, gainera, pauso bat aurrera egin dute: «EH Bildu eta EAJren aldeko botoekin, lurren erreklamazioa auzibidetik egitea».

Kontu ekonomikoak argitu beharko dira orain, hain zuzen, Donostiako Bigarren Zinturoia eraiki zeneko kontuak.

Arrazoia, Astigarragari
Hori horrela, Euskal Autono­mia Erkidegoko Auzitegi Na­gu­siak gaia aztertu eta Astigarragako Udalaren alde egin zuen. Auzitegiak zilegitasuna eman zion Astiga­rragako Udalari Larraburu eta Elio-enea inguruko lurrak udaleko erregistroan izenda­tzeko. Eta halaxe egingo dute, laster.

Kontu ekonomikoak eztabaidan, orain
Lurrak errekuperatuta, kontu ekonomikoak argitu beharko dira orain, hain zuzen Do­nostiako Biga­rren Zinturoia eraiki zeneko kontuak. 
Izan ere, errepide hori egiteko «lur horiek desjabetu behar izan zirenean, Donostia izan zen desjabetzearen dirua jaso zuena».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!