Goiz Eguzki abesbatzak jakinarazi du etzi, ostegunean, hasiko dela ikasturte berrirako entsaiatzen. Biterin izango da aurreneko zita, arratsaldeko 17:30etan hasita. Abesbatzako kide izan nahi duen oro gonbidatu dute, aurreneko entsaiora bertaratzera.