Abuztuaren 15ean hasi zen Orreagako Guda 778. urtean, eta «han mamitu zen [...] Nafarroako Erreinua», Orreaga taldeak adierazi bezala. Hori dela eta, orduan ospatu ohi dute Askatasunaren Eguna. Urtero bezala, Pasai Donibanen egin dute aurten ere ekitaldi historiko-politikoa. Eta hernaniarrik ez zen faltatu. Santutxuan egin zuten lore-eskaintza eta irakurketa, eta ondoren, herrira jaitsi ziren, txistularien erritmoarekin batera.