Aurten ere, udara zapore onarekin agurtzeko, auzotarren irteera antolatu dute Osiñagan. Irailaren 2an Baionara joateko proposamena egin dute. Goizeko 09:00etan Loidi eta Bordaberritik atera, eta Azkainen hamaiketakoa eginda, Baionara joango dira. Hainbat txoko ezagutu ondoren, Gernika jatetxean bazkalduko dute. Autobusa auzo elkartearen kontura izango da, baina bazkaria norberaren kontu: helduek, 30 euro, eta haurrek, 15. Parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar da elkarteko edonorekin hitz eginda, hil honen 26a baino lehen.