Abuztuan itxita egon arren, irailerako prestatzen ari da KZ Gunea

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 20a, 02:00

Oraindik udako oporrak bu­katzeko falta bada ere, Her­na­niko KZ Guneak webgunean ar­gitaratu ditu irailerako pres­tatutako ikastaroak, eta izena eman daiteke, dagoeneko, denetan.

Ikastaro batzuk, ohi bezala, aurrez aurre egitekoak izango dira; kasu honetan, zazpi. Beste batzuk, berriz, nork bere etxetik egin ahal izango ditu; beste zazpi. Ba­tean edo bestean izena eman nahi duenak badauka aukera, baina webgunean egin beharko du, irailera arte itxita egongo baita KZ Gunea. Izena emateko, sartu www.kzgunea.eus webgunean.

AURREZ AURREKOAK

Irailak 4-6, Zure bidaia planifikatu. 11:00-13:00, euskeraz.
Irailak 5-18, Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidal­tzen ikasi. 09:00-11:00, euskeraz.
Irailak 7, Ordainketak segurtasunez, Interneten. 11:00-13:00, euskeraz.
Irailak 10-18, Smarthponeak eta tableta. Zure Android gailua erabiltzen ikasi. 16:00-18:00 gaztelaniaz.
Irailak 17-28, Ofimatika tresnak-LibreOffice. 18:00-20:00, euskeraz.
Irailak 19-28, Google aplikazioak zure kudeaketarako. 09:00-11:00, euskeraz.
Irailak 24-27, Facebook. 16:00-18:00, euskeraz.

URRUNEKOAK

Iraialk 3-urriak 3, Ofimatika orokorra. Gaztelaniaz. 40 ordu.
Irailak 3-19, Wordpress: Zure webgunea sortu. Euskeraz. 20 ordu.
Irailak 3-urriak 3, Ofimatika aurreratua. Euskeraz. 40 ordu.
Irailak 3-urriak 3, Argazki ukitua GIMP erabiliz. Gaztelaniaz. 40 ordu.
Irailak 17-urriak 3, Wordpress: Zure webgunea sortu. Gaztelaniaz. 20 ordu.
Irailak 24-urriak 3, Dropbox. Gaztelaniaz. 4 ordu.
Uztailak 9-25 Wikiloc. Sortu eta partekatu zure kanpoko ekintzen ibilbideak. Euskeraz.

KZ GUNEA

tutor.hernani@kzgunea.net / www.kzgunea.eus

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!