Festen hasiera etzi, sorpresa eta guzti!

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 22a, 02:00

Aurreko bi urteetan baino beranduxeago, baina hemen daude, beste behin ere, Er­gobiko jaiak! Ostiralean leher­tuko da festa, eta ohi bezala, astelehenera arte luzatuko da. 

Txupinazoarekin emango diote hasiera festari ostira­lean bertan, 16:00etan. Omen­dua aurretik jakin gabe hasi ohi dira fes­tak urtero, eta aur­ten ere, ha­la izango da. Be­raz, Ergo­bira joan behar ize­na ja­ki­teko!

Ondoren, haurrentzat jola­sak, txokolatada, apar festa... denetarik izango da! 

Afaria izango da, gauez, eta zezen suzkoarekin, giza probarekin eta DJ Mikeltxiren erritmora bukatuko da festa, aurreneko egunean.

EGITARAUA

ETZI, OSTIRALA
16:00
, Jaien hasiera txupinazoarekin. 
Jarraian, haur jolasak adin guztietako umeentzat, partehartzaile guztientzako opariekin. Puzgarriak eta Apar Festa DJ Mikeltxiren musikarekin.
Txokolatea eta txurroekin emango diote bukaera arratsaldeari. Lete-Enea etxeko esku paregabeek prestatuta.
20:00, Basculas Samsoren eskutik, jaietan parte hartuko duten idi eta 
zaldien pisaketa egingo da plazan.
21:30, Lumagorri oilasko-jatea entsalada mistoarekin, gazta, intxaurrak, irasagarra, edariak eta kafea karpan.
23:00, Zezen suzkoa.
23:30, Giza-proba Ergobiko Gira buelta taldea beste bi astoren aurka lehiatuko da.
00:30, DJ Mikeltxi

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!