«Desjabetuok, antolakuntzarako espazio politiko autogestionatuak behar ditugu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 20a, 09:00

Poliziak ostiral goizaldean hustu bazuen ere, arra­tsal­de­rako berriro ere okupatuta ze­goen Iruñeko Alde Zaharreko Ma­ravillas gaztetxea, eta Her­naniko Kontrakantxa gaz­te­txeak iluntze horretan adie­razi zion babesa, hil honen 25erako dei­tutako manifesta­zio­arekin bat eginez.

Batetik, Kontrakantxatik salatu zuten «Ge­roa Bai-ko gobernuak modu ba­ketsuan jardungo zuela zin egin zuen arren, indar po­lizia­lak, berez­koa zaien indarkeria eta ba­sa­keriaz, espazio oku­patu baten defentsan ari ziren gazteak jipoitu» izana.

Era berean, ostiral arra­tsal­derako «goizean tapiatua izan zen eraikinera berriro sar­tzea lortu» izanaren au­rrean, pozik azaldu ziren: «harro esan dezakegu Iru­ñeko Alde Zaharrak berriro ere baduela gaztetxe bat». 

Dena den, larunbat ho­ne­ta­rako manifestazioarekin egin zuten bat: «Desjabetuok, antolakuntzarako espazio po­litiko autogestionatuak be­har ditugu kapitalaren ofen­tsiba berri honen aurrean. Hori horrela, dei egiten dugu abuztuaren 25ean Iruñean egingo den manifestazioan parte hartu eta gaztetxeen aldeko borrokan jarraitzera».

Hustutze agindua, bertan behera
Adierazpen horien ondoren, pasa den la­runbatean egoera aldatu egin zen. Izan ere, Na­fa­rro­a­ko Go­bernuko Barne de­par­­ta­mentuak gaztetxea hus­­teko agin­dua geldiaraz­te­ko es­ka­tu zuen, eta beraz, Iruñeko Au­zitegiak bertan behera utzi du Maravillas husteko agin­dua. Epailearen esanetan, es­ka­era horrek okupazioa le­gez­kotzat jotzen du, «aldi ba­te­ra­ko baina den­bora mu­ga­ga­bean».

Bide judiziala itxita ge­ra­tzen da horrela, eta el­ka­rriz­ke­ta politikorako bidea, ire­ki­ta, Iruñeko al­ka­te­ak eta Alde Zaharreko ko­lek­tiboek eskatu bezala. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!