Dena zintzilik, Barrenetxearentzat

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 19a, 09:00

Sekula baino biziago dago jokoa, Buruz Buruko Ku­txa­bank Txapelketan. Atzo ligaxkako bigarren partidua jokatu zuten Urrizak eta Barrenetxea IVk, eta azken honek galdu egin zuen berriro, 27 eta 30.

Emozioa, bo­rroka, gogortasuna eta tanto ikusgarriak izan ziren partiduaren ezaugarriak. Hasie­ratik, hernaniarra izan zen partiduaren gidari, eta 7 eta 3koarekin eta 15 eta 12koarekin aurretik ibili zen. Urriza, ordea, ez da beldurtzen den horietakoa, eta berehala lor­tzen zuen berdinketa. Aurretik jartzea lortu zuen gero, 17 eta 19koarekin. Berehala berdindu zuen Ba­rre­netxea IVk, 20na. Baina pixkanaka ihes egin zion Urrizak: 20-23 aurrena, 22-26 gero. Bazirudien Urrizak irabaziko zuela, baina honek egindako bi akatsek emozioa gehitu zioten giroari; 24-26 eta 27-28, Barrenetxea IV gertura­tzen hasi zen. Baina pelotakada azkar batek eta bi paretakoak, Urrizrai eman zioten garaipena azkenean, 27 eta 30.

Finalerdiak, helburu
Gauzak horrela, zintzilik dago dena. Urrizak, bi partidu jokatuta, sei puntu bildu ditu, eta Barrenetxea IVk, hiru. Beraz, argi dago ezingo duela zuzenean finalera pasa, eta hurrengo erronka, finalerdietara iristea duela, baina hurrengo partidua irabazi beharko du, horretarako.

Uterga eta Endikak, berriz, launa puntu dituzte, jokatutako partidu bana irabazi baitute biek. Asteartean elkarren kontra ariko dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!