AMR enpresa zegoen tokian behin-behineko aparkalekuak egokitu ziren Etxeberri auzoko berrurbanizazio lanak egin bitartean. Lan hauek, berrurbanizazioaren II. faseko I. faseari dagozkionak, laster bukatuko dira, eta beraz, parkina itxi egingo da. Hain zuzen, Udalak jakinarazi du asteazkenetik aurrera itxita egongo dela, eta beraz, bertan aparkatutako ibilgailuak asteazkenerako bertatik ateratzeko eskatu du.