Lan ikaragarria egin zuten neskek atzo, Urumeako uretan. Emakumezkoen Aste Nagusiko II. Bandera jokatu zuten Donostian, Mundaiz zubiaren paretik aterata, eta laugarren egin zuten.
Hurrengo estropada, berriz, gaur jokatuko dute, 11:30etan Deuston.
Play offen aurretik, azken-aurreko estropada jokatuko dute gaur, Deuston.
Donostiarra txapeldun, etxean
Erlojupeko proba egin behar izan zuten atzokoan. Proba baino lehen, minutu bateko isilunea egin zuten arraunlari eta zaleek, bezperan zendu berri zen Ondarroako arraunlaria omentzeko.
Lehian hasi ziren gero, bederatzi ontziak. Joan-etorrian, bi ziaboga egin behar izan zituzten neskek. Azkarrenak, etxekoak izan ziren. Do-nostiarra bikain aritu zen, eta 10:28:58ko denborarekin, bandera etxean geratzea lortu zuen. Atzetik sailkatu ziren, podiuma eginez, Hibaika (10:37:28) eta Deusto (10:43:48). Hernanik ia-ia lortu zuen aurreneko hiru postuetarako bideratutako sarietako bat. Izan ere, laugarren egin zuen, hirugarrenetik segundu bakarrera; 10:44:49. Gero sailkatu ziren Kaiku (10:45:09), Tolosaldea (10:52:80), Colindres (11:07:99), Lea Artibai (11:12:30) eta Lapurdi (11:33:22).
Deuston gaur, 11garrena
Gaurko estropada, ETE Ligako 11garrena izango da, eta beraz, play offen aurretik, azken-aurrekoa. Deustoko uretan jokatuko da, 11:30etan hasita. Azkena, hurrengo larunbatean jokatuko dute, Colindresen, eta hurrengo erronka, hilaren 30ean, Kontxarako sailkapen estropada izango da.