Egun osoko festa, biharkoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 27a, 02:00

San Agustin eguna da bihar, eta urtero bezala, Artikutzan izango da festa haundia. Urte osoan zehar bisitatzeko aukera badagoen arren, bihar baimen-eskaerarik egin gabe joan ahal izango da. Urtegiaren bueltan, gainera, egun osoko festa izaten da. Goizeko 08:00etan irekiko dituzte ateak, eta orduan, jan-edanak jarriko dituzte. Eta ordutik aurrera jarraituko dute egitaraua: 11:00etan, meza izango da; 11:30etan, pelota partiduak; 17:30etan, herri kirol erakustaldia; eta 19:30etan, dantzaldia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!