Umore Ona Peñak sasoi betean helduko dio parrandari gaurkoan, Goizuetako Amabirjin jaien azken eguna bada ere. Goizeko 08:00etako entzierroaren ondoren tarte bat izanen da, prestaketa lanetarako. Baina gero, azken indarrak xahutu arteko parranda giroa izanen da nagusi.
Eguerditik gauera, etenik ez
Peña eguerdiko 12:00etan aterako da ikastolako tabernatik. Ordu berean, Goizueta eta Aranoko pilotarien arteko dueloa eginen da. Segidan, Igandea txarangak jarriko du festa, eta bazkaritarako joanen dira denak, gero.
Arratsaldean, txaranga, dantzaldi, kalejira eta zezenekin, gaueko ordu ttikietara arte, edo gorputzak esan arte jarraitzeko aukera izanen da.
GAURKO EGITARAUA
08:00, Entzierroa Lasturko zezenekin.
12:00, Umore Ona Peñaren irteera, Ikastolako tabernatik.
12:00, Umeen pilota partiduak: ohiturari jarraituz, Goizueta-Arano.
Ondoren, Igandea Txaranga.
14:30, Umore Ona Peñaren bazkaria, Ikastolan.
17:00, Umore Ona Peñaren kalejira, Igandea txarangarekin.
18:30, Zezenak Lasturren eskutik.
19:30, Dantzaldia Plazan, Iratzar taldearekin.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
00:00, Festen bukaera ekitaldia udaletxe aurrean, Igandea txarangarekin.
Segidan, Iratzar taldearekin dantzaldia, Plazan.
Ondoren, DJ Bull Ikastolan, eta Igandea txaranga, kaleetan zehar.
AUTOBUSAK, Goizuetatik, 09:00etan (2) eta 18:00etan. Hernanitik, 10:00etan (2) eta 19:00etan. Bihar, Goizuetatik, 09:00etan (2). Hernanitik, 10:00etan (2).