Ligako 10garren estropada jokatuko dute Hernaniko neskek gaur, eta ur ezagunetan ariko dira: Donostiako Aste Nagusiko Emakumeen II. Bandera izango da jokoan, 11:00etan hasita, Mundaiz zubiaren paretik aterata.
Erlojupeko proba egin beharko dute lehian ariko diren bederatzi ontziek, batak besteari minutu bateko tartea utzita. Ateratzen laugarrena izango da Maialen.
Asteazkeneko jardunaldiari dagokionez, hernaniarrek ez zuten egun onena izan Plentzian. Hala ere, seigarren egin zuten, eta seigarren segitzen dute sailkapenean.