Buruz Burukoari eusteko borroka, Barrenetxea IVk

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 18a, 02:00

Zaildu egin zaizkio gauzak Endika Barrenetxea erre­mon­tista hernaniarrari, Buruz Bu­ruko txapelketan. Lehian hasi eta aurreneko partiduak ihes egin zion azken zatian. Ho­rrela, puntu bakarra bildu du, eta aurrera egitea ziurtatzeko, ezinbestekoa izango du gaur irabaztea.

Gaurkoan, ordea, ez du aurkari erraza izango: Urriza izango du aurrez aurre, txapelketa faborito moduan hasi duena. Hala ere, Urrizak berak ez du hasiera ona izan, Utergaren aurrean galduta, bi puntu bakarrik baitauzka. 

Lehia bizia izango da be­raz, 16:00etan hasita, Galarretan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!