Etxeberriko Distopia Games dendan zita gaur, Magic Txapelketarako

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 18a, 02:00

Mahai-jolas, maketa eta wargames motako jolasetan espezializatutako denda da, Etxeberri auzoan dagoen Distopia Games, eta hainbat txapelketa ere antolatzen dira bertan. Gaur bertan, adibidez, 16:30etatik 20:00etara bitartean, Magic Txapelketa jokatuko da. Debalde izango da, eta ez dira baztertuko edizio desberdinetako kartak. «Helburua da arratsalde dibertigarria pasatzea, giro atseginean, eta inguruko jokalariak ezagutzea», azaldu dute. Baina aurreneko sailkatuentzako sorpresaren bat izango dela aurreratu dute. Izena eman edo informazioa lortzeko, info@distopiagames.com helbide elektronikora idatzi daiteke. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!