Azkenera iristen ari dira Goizuetako Amabirjinak, baina oraindik bada zerekin gozatu.
Amabirjin eguna pasata, herri kirolak eta sagardo dastaketa izan ziren, besteak beste, atzo, eta gaur beste hainbeste eta gehiago izanen da; gehientsuena, musikak blaitua.
Gustu guztietarako musika
Erraldoiak eta Buruhaundiek hasiko dute eguna, trikitilariekin, eta hortik aurrera, musika izanen da nagusi.
Batetik, mariatxiak ariko dira plazan, eguerdiko 12:00etan.. Hauen ondoren, berriz, Igandea txaranga abiatuko da, eta gauean ere eginen du beste saio bat.
Aurretik, ordea, Ixkibi kanpinean mus txapelketa egin ondoren, Umore Ona taldeko dantzariek emanaldia eginen dute plazan, Hernaniko dantzari eta musikariek lagunduta, eta segidan, Eonian elektrotxarangak segiko du musika jartzen. Gau partean, berriz, Nogen, Laiotz, Ghoa edota DJungle izanen dira. Mota guztietako musika, beraz, nahi izanez gero, azken egunak argitzen duen arte segitzeko.
GAURKO EGITARAUA
11:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak trikitilariekin.
12:00, Chuchin Ibañez y Los Charros mariatxiak plazan.
13:30, Igandea Txaranga, herriko kaleetan barrena.
17:00, XV. Mus Txapelketa Ixkibi kanpinean.
18:00, Umore Ona dantza taldekoak plazan, Hernaniko dantzari eta musikarien laguntzarekin.
19:30, Eonian elektrotxaranga.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
23:00, Nogen taldearekin kontzertua plazan.
Ondoren, Laiotz taldearekin dantzaldia plazan.
Ondoren, Igandea txaranga.
00:30, GHOA flamenrock eta DJungle (Gaztetxean)
AUTOBUSAK, Goizuetatik, 09:00, 15:00 eta 20:00etan, eta Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan (2).