Asteazken arratsaldean Hernanin izan zen Iruñeko Maravillas gaztetxeko kide bat, egoeraren berri emateko, Maravillas hustutzeko agindua emana zegoela-eta. Asteartean bertan gaztetxeko kideek Iruñean eman zuten prentsaurrekoaren arabera, «astebete poliziaren presentziarekin pasa ondoren, auzoari begira egiten diren ekintzak berreskuratu eta normaltasunera itzuli» ziren. Baina Kronikak hau argitaratu duen egunsentian bertan sartu da polizia gaztetxera, hustutzera. Maravillasetik asteartean bertan egin zuten deialdia, hustutzeko aginduaren kontra hilaren 25ean egingo den manifestazioan parte hartzeko. Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxeak dagoeneko egin du bat, deialdiarekin.