Galdetegia internet bidez, LGTBI+ pertsonen errealitatea ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 17a, 02:00

Gehitu elkartearen asistentzia teknikoarekin, galdetegia osatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurraldean LGTBI+ pertsonek egunerokoan bizi dituzten diskriminazioak ezagutzeko. Horrekin errealitatearen diagnostikoa egin nahi da, gero martxan jarri beharreko politika publiko eraginkorretarako informazioa biltzeko. Galdetegia interneten dago, bit.ly/2uTqhX0 loturan, eta azarora arte erantzun daiteke. Modu anonimoan erantzun daitezke galderak. Bestalde, elkarrizketak egin eta eztabaida taldeak osatzeko asmoa ere badu Aldundiak, eta talde horietan parte hartu nahi duenak, Gehitu elkartearekin jarri behar du harremanetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!