Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek dei egin dute, ostiralero bezala, gaur ere, «euskal preso eta iheslariek etxean egon behar» dutela aldarrikatzeko. Zinkoenean jarri dute zita, iluntzeko 20:00etan. «Bada garaia guztion eskubideak errespetatuak izateko eta espetxe politika aldatzeko. Ez dugu gizarte baketsu bat izango gatazka guztiz konpondu arte. Honegatik kalera atera beharrean gaude oraindik».