Enaitz Goñik beste garaipen bat, Paseo Berriko itsas zeharkaldian

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 17a, 02:00

Enaitz Goñi Saizar hernaniarrak udarako bosgarren itsas zeharkaldia irabazi zuen etzi Donostian. Infantil mailan eta 700 metrotan, 8 minutu eta 44 segundoko denbora behar izan zuen eta lehenengo postuan iritsi zen helmugara. Ondarru, Getaria-Zarautz, Txingudi, El Bolaso eta Paseo Berrian lortu ditu oraingoz garaipenak eta Gipuzkoako Ligan garaipena ziurtatuta du. El Bolason gainera nagusien mailan irabazi zuen erreleboka bere aita Luisekin. Bere erreleboa denen aurretik eman zuen. Hiru zeharkaldi geratzen zaizkio itsas denboradia amaitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!