Beste hiru egun, etenik gabe festan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 16a, 02:00

Itxaferoa bota zenetik hirugarren eguna izanen dute gaurkoa, Goizuetako Fiestek. Amabirjin egunaren hurrenean, sagardo probaketa edota herri kirolak izanen dira protagonista, besteak beste.

Bestalde, etziko Peñaren eguneko bazkaritarako txartelak erosteko azken eguna da gaurkoa. Amaia kafetegian eta Estankoan daude salgai.

GAURKO EGITARAUA
11:00-14:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.
11:30, Toka txapelketa heldu eta haurrentzat.
12:00, Sagardo Probaketa Plazan, Nafarroako eta Gipuzkoako sagardogile onenen parte hartzearekin.
13:00, Igandea Txaranga.
16:00-18:00, Haurrentzako puzgarriak, eskolan.
18:30, Herri kirolak: aizkolariak, Hodei Ezpeleta eta Oier Cañamares, eta harrijasotzailea, Idoia Etxeberria.
Ondoren, Igandea txaranga.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
00:00, Dantzaldia ikastolan, Modexto musikariarekin.
Ondoren, Igandea txaranga, kaleetan zehar.
AUTOBUSAK, Goizuetatik, 09:00etan eta 15:00etan, eta Hernanitik, 12:00etan eta 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!