Eva Esnaola garaile, Palentziako Rio Boedoko maratoiean

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 24a, 02:00

Korrika pasa du asteburu osoa Eva Esnaolak; Palen­tziako Bascones de Ojeda he­rriko maratoi erdian hirugarren egin zuen larunbatean, eta igandean, Rio Boedo maratoian garaile izan zen. 

Arantxa Errazkin hernaniarra, ere bai
Larunbatean, Bascones de Oje­dako maratoi erdiko 46ga­rren edizioan, Eva Esnaola ez zen hernaniar bakarra izan, Aran­txa Errazkin ere, bertan izan baitzen. 21 kilometroko ibilbidea, azkenean, 111 korrikalarik bukatu zuten, tartean Esnaola eta Errazkinek. 

Idoia Esnaolak ere parte hartu zuen Rio Boedoko maratoiean.

Igandean, herri bereko Rio Boedo maratoiaren 17garren edizioa jokatu zuen Eva Esnaolak, baita emakumeetan irabazi ere. 58 korrikalari izan ziren; horietako sei izan ziren emakumeak. Idoia Es­naolak ere hartu zuen parte, eta sei emakumeetatik, azken postuan iritsi zen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!