Festetan ongi pasatzeko gonbidapena luzatu du Udalak, festetako programa zabaltzearekin batean.
Hala ere, hainbat ohar egin ditu, «kontsumo arduratsua» eta «jarrera parekidea» sustatzeko. «Gaua eta festa guztionak dira, goza dezagun errespetuan!», azaldu du.
Segurtasuna helburu, zezenetan
Bestalde, eta segurtasuna bermatze aldera, gogorarazi du «16 urtez azpikoek debekatuta» dutela zezenetan ateratzea. Era berean, «zezenetan dabiltzanei eskapabidea errazagoa egiteko, barreren gainean inor ez esertzea» eskatu du.
Bestalde, gogorarazi du «Goizuetako Udalak ez dituela bere gain hartuko jai hauetan gerta daitezkeen zorigaitzak», eta era berean, «egitarauan adierazaten diren festa eta ekintzetan beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko ahalmen osoa» daukala.
Guztiarekin, herritar nahiz bisitariak gonbidatu ditu festekin gozatzera.