Elkarrekin ondo pasatzeko planak prestatzen ari da Amher elkartea uda honetan, eta hurrengo zita ere jarri du.
Kasu honetan, Donostiako Aste Nagusiko su artifizialak elkarrekin ikusteko proposamena egin du.
Gaur gauean, Donostiara
Nahi duen guztiari luzatu dio gonbidapena Amher elkarteak, prestatu duen hurrengo planarekin gozatzeko.
Donostiara joan, etxetik eramandakoarekin hondartzan afaldu, eta su artifizialak ikusteko proposamena da, egin duena.
Elkartzeko hitzordua gaur iluntzerako jarri dute, 21:00etan Atsegindegin; G1 autobus geltokian edota esne makina dagoen tokian. Autobusean Donostiara joan, Kontxako hondartzako ordulariaren parean toailak jarri eta 22:45etan su artifizialak hasi arte afaldu egingo dute.
Suak bukatuta, noski, helatua jateko saiakera ere ez da faltako, tradizioari eutsiz.
Bulegoa, irekita
Amher, Hernaniko Elkarte Multikulturalak Latsunbe 42an dauka bulegoa, eta bertan zerbitzua ematen du, astelehenetan, 15:30etatik 18:30etara, eta astearte, ostegun eta ostiraletan, 09:30etatik 13:30etara.
Telefonoz ere deitu daiteke: 943 33 60 71 / 667 710 928 / 671 116 414.