Grebarik ez, akordioari eskerrak

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 16a, 02:00

Ez dute greba mugagabea hasi, azkenean, Gipuzkoako hondartzetako sorosleek.

Azkenean, astearte ilun­tzera arte luzatutako bileran, ELA sindikatua Gurutze Gorria eta udalekin akordioa sinatzearen alde azaldu zen, nahiz eta erabakia biharamunera arte zintzilik geratu zen, sorosleen iritzia jaso arte. Hauek erabakia berretsi zuten atzo. 

Akordioan jaso da, zerbi­tzua kudeatuko duen enpresa aldatuta ere, sorosleak urte batetik bestera mantentzeko aukera izatea, beti ere, dagozkien proba fisikoak gainditzen badituzte. Era berean, jaso dira antzinatasunari dagokion gehigarria kobratu eta datorren urterako, soldatetan hobekuntzak eragingo dituzten pleguak idazteko konpromisoa. 

Sorosoleek greba deialdia ber­­­tan behera utzi ondoren, hon­­­dartzaz hondartza hitz egin beharko dute; oraindik ez dute erabaki horien berri eman.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!