Aurredenboraldiko lagunartekoekin ari dira, baita ere, Mundarroko futboleko mutilak. Aurreko asteburuan izan zituzten aurreneko zitak, eta gaur eta bihar izango dituzte hurrengoak. Gaur bi partidu izango dira: preferenteek Rotetaren kontra jokatuko dute Zarkumendegin, 16:00etan; eta ohorezko jubenilek, Ostadarren kontra Mitxelinen, 11:00etan. Biharko bi zitak Zarkumendegin izango dira: ohorezko kadeteek Euskaldunaren kontra jokatuko dute 10:00etan, eta jubenilek Danena hartuko dute, goizeko 11:30etatik aurrera.