Urriza behintzat, finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 26a, 02:00

Erabakigarria zen atzoko partidua Buruz Buruko Txapelketako finalerdian nor egongo zen jakin ahal izateko, eta dagoeneko badakigu. En­dikaren kontra oso erraz irabazita (30-12), Urrizak lortu du jada finalerdian egotea. Aurreneko finalista izateko, aldiz, sailkapenean Utergarekin daukan lehia puskatu beharko du. Izan ere, Urrizak 10 puntu dauzka, eta beharrezkoa izango du Utergak hurrengo partidu­an 27 puntu ez egitea, Ligaxkako aurreneko sailkatua eta finalista zuzena izateko. Hortaz, Txapelketak oraindik eman ditzake sorpresak! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!