Hasiera makala, Barrenetxea IVk

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 16a, 02:00

Fabortioa zen hernaniarra, eta esperotakoa betetzen hasi zen Barrenetxea IV, Buruz Buruko bere aurreneko partiduan. Endika zuen aurkari.

Aurreneko zatian nahiko paretsu ibili ziren bi erremontistak, zortzina berdindu arte.

Bigarren bueltan Barre­netxea IV sakea hobeto aprobetxatzen hasi zen, eta 8 puntuko abantaila atera zion Endikari; 18-10. Bazirudien berea zela partidua.

Baina sakean egindako bi akatsek konfiantza galdu ara­zi zioten, eta Endikak aprobetxatzen jakin zuen. Pixkanaka aldea txikitzea lortu zuen, 23-17 eta 24-23, eta aurretik jarri zen, 26-27. Horrela lortu zituen garaipena eta lau puntu, eta hernaniarra, puntu bakarrarekin geratu zen. 

Horrela, hernaniarrak bes­te galtzailearen kontra, Urri­zaren kontra neurtu beharko ditu indarrak, larunbatean. 

Gaurkoan, 16:00etan hasita ohiko erremonte jaialdia izango da Galarretan; ez da Buruz Buruko Txapelketako partidurik izango.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!