San Roke, Arano eta Astigarragako ermitetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 16a, 02:00

Egun haundia dute San Roke, Aranon. Txistulariek eta kan­pai-hotsek emango diote hasiera egunari; 10:30etan San Roke ermitara kalejiran abiatu eta 11:00etan meza egingo da.

Bueltan herrira jaitsi, eta 12:15e­tan pelota partiduak jo­ka­tuko dituzte gazteek fron­to­ian. Etxez etxe kalejiran abia­tu­ko dira gero, berriro, eta Kontsejun bazkaria egingo da, 14:30etan. Bertan omen­du­ko da Antonio Ezeiza Urruz­men­di, 50 urteren bueltan kan­paiak astintzen dara­ma­ki­en kanpai-jolea.

Astigarragan, berriz, San­tio­mendiko ermitan egingo da fes­ta; 11:00etako mezaren on­do­ren, Astigar taldeko dan­tza­riek dantzatuko dute, eta bazkaria eta dantzaldia izan­go dira gero. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!