Komertzioak bezain bizi, Goizuetako itxaferoa

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 15a, 02:00

Berehalakoan lanera buel­ta­tu behar izan bazuten ere, Goi­zue­tako komertzioetako ja­be­ek izan zuten atzo, fiesten ha­sieraz gozatzeko tartea, haiek bota baitzuten txupinazoa. 

Ximon Apezetxea harakina izan zen aurreneko itxaferoa leher arazi zuena. Aurretik, baina, diskurtso ‘ttiki’ bat eman nahi izan zuen, eta balkoitik behera zintzilikatu zuen, muina gordetzen zuen mezua: «Eraso sexistarik ez!». Era be­re­an, dei egin zien he­rritarrei, «herrian kontsu­mi­tze­ko». Uda­lak ere bat egin zuen deial­diarekin, balkoian ja­­rri­tako leloarekin: «Komer­tzi­oak bizirik, Goizueta bizi­rik». Era berean, eskualdeko Ber­din­tasun Batzordearekin bat egi­nez, «Goizueta pare­ki­de, ber­din­zale, segurua eta justua erai­kitzen jarraitzea ezin­bes­teko» jo du ohar baten bidez.
Bestalde, Altsasuko gazteak izan zituzten gogoan, festa hasi baino lehen.
Gaurkoan, berriz, Ama­birjin Egunak emanen dio ja­rrai­pena festari. 

GAURKO EGITARAUA
Amabirjin Eguna

07:30, Diana, dultzaineroekin.
08:00, Entzierroa, Lasturko zezenekin.
10:30, Meza Nagusia eta prozesioa.
12:00, Erraldoiak eta Buruhaundiak dultzaineroekin herrian zehar.
12:00, Pilota partiduak.
13:30, Igandea Txaranga.
17:45, Zezenak Lasturren eskutik.
19:00, Bertso saioa: Alaia Martin, Agin Laburu, Julio Soto eta Iker Zubeldia.
Ondoren, Igandea Txaranga.
20:30, Bingoa Goittikiren alde, Ikastolan.
21:30, Dantzaldia Ikastolan, DJ Mikeltxirekin.
21:45, Afari Herrikoia Umore Onan.
00:30, Kalejira.
Ondoren, Igandea Txaranga, herriko kaleetan zehar.
AUTOBUSAK, Goizuetatik 09:00etan (2), eta Hernanitik, 10:00etan (2). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!