Ergobiako Krossean izenematea, irekita

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 11a, 02:00

Ergobiako jaiak abuztuaren 24tik 27ra ospatuko dira, eta tartean, hilaren 25ean, Ergo­biako Krossa egingo da, goizeko 10:30etan hasita. Ire­kita dago izenematea, bertan parte hartu nahi dutenentzat: www.kirolprobak.com.

Lasterketak, guztira, 10 kilometro izango ditu, eta beti bezala, bi bueltako ibilbidea egin beharko da, Ordekazgain mendira igoera tarteko.

Guztira, 150 korrikalariren­tzako izango da tokia. Txip horiarekin izena emateak 9 euro balio ditu; alokairuzko txiparekin, 12; eta egunean bertan izena emanez gero, 15 euro izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!