Plentziako ikurriña, gaur jokoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko abu. 15a, 02:00

Asteburuan egindako la­nari segida ematen saiatuko dira gaurkoan Hernaniko Maialen traineruako arraun­­lariak. Izan ere, asteburuan koxka bat gora egin, eta bi estropadetan bosgarren egin dute.
Gaur, ETE Ligako bedera­tzigarren estropadan ariko dira, Plentzian.

Bederatzi ontziren kontra, aurreneko txandan
Estropada goizeko 11:45etan hasiko da, eta ETB1 telebista katean ikusi ahal izango da, zuzenean.

Hernaniko trainerua au­rreneko txandan aterako da, Colindres, Lapurdi, Lea Artibai eta Kaikuko ontziekin. Biga­rren txandan ariko dira To­lo­saldea, Deusto, Hibaika eta Donostiarra.
Plentziako XXX. Traineru Estropada honetan, bertako ikurriña ere irabaziko du, 1,5 milian zehar bi luzeak eta ziaboga azkarren egiten dituen ontziak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!